Glifosato-a, Osasunaren Mundu Erakundeak “gizakientzat kantzerigenoa omen den” identifikatutako herbizida da

2022ko abenduan amaitu zen EBn saltzeko baimena.
Ezin dugu berriro baimendu!

2017az geroztik, Espainian erdira jaitsi da baimendutako produktuen kopurua, baina oraindik glifosatoa duten
50 produktu
baino gehiago daude baimenduta nekazaritzarako, basogintzarako, lorezaintzarako eta etxeko aplikaziorako.
AEBetan
125.000 bat demanda
aurkeztu dira glifosatoaren ustezko efektu kantzerigenoengatik eta Bayerrek 11.000 milioi dolar kalte-ordainetan ordaintzea onartu zuen prozesuarekin amaitzeko. 1974 eta 2014 artean 8.600 milioi kg glifosato barreiatu dira munduan
Glifosato-a
1970 hamarkadan Monsantok
merkaturatu zuen lehen aldiz Roundup izenarekin eta ordutik milaka tona glifosatok mundu osoko lurrak eta urak pozoitu dituzte
Primer plano de una mazorca de maíz Hierba resistente al glifosato Una granja en Estados Unidos

Arazoa

Milioika laborantzako lur-hektarea, parke eta eta espaloiak glifosato-az zipriztintzen dira mundu guztian urte bakoitzean. Nekazaritzan erabiltzen denean, konposatu hau lurzoruan barneratzen da, uretan sartu eta bere hondarrak laborantzetan irauten dute: jaten dugunean dago, edaten dugun uretan eta gure gorputzetan.

Duela hamarkada asko, glifosato-aren giza osasunerako efektu kaltegarri potentzialak salatuz joan dira, baina ez dituzte inoiz neurriak hartzera heldu. 2015ean, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMEk), glifosato-a “gizakientzat kantzerigenoa omen den” produktu bezala sailkatu du, animalientzat kantzerigenoa dela ziurtasun sendoan oinarrituz. Disruptore endokrinoa bezala jokatzen duela eta ugalketarako toxikoa dela ere susmatzen da.

Arrisku-talde eta kaltebere nagusien artean nekazaritzan aritzen diren pertsonak aurkitzen dira, bere familiak, fetuak, haurtxoak eta umeak barne. Talde hauetan aurkitzen ez garen pertsonentzat, elikadura, pestizidekiko esposizioko bide nagusia da eta glifosato-ra bera.

Glifosato-erabilerak inpaktu larriak ditu ez bakarrik gure osasunean, baizik eta ingurumenean ere, lurzoruak eta ura kutsatzen dituelako eta beste bizidun batzuei eragiten dielako (adibidez uretako organismoei, alga mikroskopikoak, arrainak eta moluskuei, igelak eta bere zapaburuei, eta lur-zizareak bezalako, lurzorua mantentzeko eta bere emankortasuna areagotzeko funtsezkoak diren organismoei ere).

Azkenik, glifosato-aren erabilerak landare-espezieen aniztasuna eta kantitatea txikiagotzen ditu ere eta horregatik nekazaritzarako bizidun erabakigarriak diren polinizatzaileak bezalakoei eragin diezaieke,

Konponbidea

Industria kimikoak bere marketin-kanpaina oldarkorrekin nekazaritza ongarrietara eta pestizidetara jo gabe mantentzea gaur egun posiblea ez dela konbentzitu nahi izan digun arren, nekazaritza ekologikoak egunero erakusten du, ez bakarrik gure osasuna eta ingurumena babesteko aukerarik onena dela, baizik eta, inbertsio egokiak egiten badira, planeta elikatzeko gai dela eta enplegu- berdeen iturri geldiezina dela ere.

Nekazaritza, basogintza eta lorezaintza ekologikoetan teknika asko erabiltzen dira bat-bateko landareak kontrolatzeko. Haien artean, laborantza-aniztasunaren gehikuntza, labore-txandaketa, eskuzko eta ezabapen mekanikoa, bigungarriak edo artzaintza. Izan ere, laborantzen mugetan barne daudenean onuragarriak dira, erleak bezalako espezie polinizatzaileen elikagai desberdineko iturri direlako eta laborantzei eragiten dieten intsektu-izurri potentzialak kontrolatzen laguntzen duten espezieen aterpea direlako ere.

Nekazaritza ekologiko-ereduan biodibertsitatean oinarritutako oreka ekologikoa bultzatzen da, gaurko eta etorkizunerako elikagai osasuntsuak bermatzeko era bakarra izanik.

Zer egiten ari da Greenpeace

Greenpeace-ek glifosato-aren debekua lortzeko lan egiten du, substantzia honekiko esposizioa pertsonen minbiziarekin eta ekosistema-degradazioarekin harremandu delako, Beste gauza batzuen artean, inoiz baino lasterrago, 5 hilabetetan, EBean glifosato-aren erabileraren debekua eskatzen dituzten pertsonen milioi bat sinadura baino gehiago jaso zituen, Herritar Europarren Ekimenean aktiboki parte hartu du. Ekimena, Europako Batzordeak onartu zuen eta orain hura aztertzera behartuta dago.

2017an glifosatoa bost urterako soilik baimentzea lortu genuen, Europako legediak baimentzen zituen eta industriak eskatzen zituen 15 urteetarako baimenari kontrajarriz. Beraz, 2022ko abenduan, egungo baimena iraungitzen denean, aukera berri bat dugu EB pozoi horretatik libratzeko.

Greenpeace-ek aktiboki lan egin du ere Espainiako udal askok glifosato-a erabiltzeari utz ziezaioten eta 150 erakunde baino gehiagok Espainiako Gobernuari zuzendutako gutun ireki bat sina zezaten lortu du herbizida arriskutsu honen debekuaren alde ager zedila eskatuz.

Gainera, EBko araudiaren onespenaren esku dauden pestiziden ebaluazio zientifikoa herri-autoritate eskudunek, eta ez industriak agrokimikariek, argitaratutako eta eskatutako ikerketetan oinarritzen dela soilik bermatu behar da.

Eta azkenik, EBn guztian, pestiziden erabileraren murriztapenaren izaera lotesleko nahitaezko helburuak ezartzea beharrezkoa da, substantzia kimiko arriskutsurik gabeko etorkizunari begira.

Zer egin dezakezu zuk?

Ekin zure kontsumoari! Dieta, zalantzarik gabe, tresnarik onenetako bat da, eta pertsona guztien eskura dago, planeta salbatzen eta gure osasuna hobetzen laguntzeko. Hemen ematen dizkizugu ideia batzuk elikagai osasungarriagoak eta planeta errespetatzen dutenak kontsumitzeko.

Bat egin Greenpeace-ekin! Izan zaitez gure erakundeko kide gobernuei eta enpresei glifosatoa bezalako plagiziden erabileraren aurka egin dezaten eskatzeko. Pertsona bat iristen ez den lekuan, kolektibo bat bai. Klikatu hemen Greenpeace-ekin bat egiteko!