Kongoko arroko euri-oihan tropikalek baso tropikaleko bigarren azalerarik handiena osatzen dute Amazoniaren ondoren, 172 milioi hektarea baino gehiago okupatuz. Gure senide biologiko hurbilenak: gorilak, txinpantzeak eta bonobo-ak bizi-irauterako ezinbestekoak dira.
Kongoko arroko oihan birjinen
%8,5a soilik
dago babestuta
50 milioi
baso-hektarea zur-erauzketarako emanda daude
Planetako basoetan metatutako baso-karbono guztiaren
%8a oihan
hauetan dago
Un trabajador de la industria maderera sujeta un hacha sobre troncos de madera de Mukula Vista aérea de un bosque de turberas en República Democrática del Congo Trabajadores del transporte cargan madera de palo de sangre en camiones.

Arazoa

Kongo ibaiko arro zabala, Afrikako bihotz ekuatorialean, tapizatzen duten oihanek bigarren eskualde tropikala eratzen dute tamainan Amazoniaren ondoren. Kamerunen, Afrika Erdiko Errepublikan, Brazzaville Kongon, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Ekuatore Ginean eta Gabonen zehar hedatzen da. Kongoko Errepublika Demokratikoan, basoa, lurreko beste inongo lekutan aurkitzen ez diren 1.000 txori espezie, 400 ugaztun espezie eta 10.000 landare-espezie baino gehiagoren etxea da

Kongo ibaiko arroko oihanek planetako basoetan biltegiratutako karbono guztiaren % 8a metatzen dute, honek Afrikako karbonoaren biltegi handiena eta munduko laugarrena bihurtzen du. Hala ere, lehen mailako baso honen % 85ª inguru hondatu da eta zur-industriak gainerakoa mehatxatzen du. 2050erako Erdialdeko Afrikarako deforestazio estimazioek, Kongoko Errepublika Demokratikoan soilik, 34.400 milioi CO2-tona askatuko direla iragartzen dute.

Hamarnaka milioi pertsonak basoaren mendean dago bizirik irauteko. Kongoko Errepublika Demokratikoan soilik, baso hauen esku dauden 40 milioi pertsona bizi dira. Munduko parte honetan, kultura osoak basotik zuzenki bizi dira: aterpea, osasuna, janaria eta bizi-iraute kulturala eta espirituala bertan aurkituz.

Nekazaritzaren hedapenarekin batera, zureko mozketa industriala Afrikako oihanen degradazioaren eta deforestazioaren faktore nagusia da. 2013an argitaratutako ikerketa baten, arabera, 2000-2010 denboraldian zatikatzea eta hautatze-mozketa Kongoko Errepublika Demokratikoko lehen mailako basoen degradazioaren kausa nagusiak izan ziren, degradatutako oihan primarioen % 91a supostauz. Denboraldi honetako baso-degradazio tasa 3,8a baino handiagoa izan zen baso-kontzesioen barruan. Ikusitako baso-degradazio tasa altuen arabera, baso ukigabeen degradazioak hurrengo hamarkadan zehar bi aldiz gaindi daitezkela uste da

Afrikako baso-ustiapenaren parte handia era ilegalean egiten da. Kasu gehiegitan, kontinente honetako baso-jarduera: legeen ez betetze, dokumentuen faltsutze eta zureko zuriketa, gerra gatazka, ustelkeria eta giza eskubide-bortxaketen testuinguruan gertatzen da.

Erdialdeko Afrika osoan, zur-industriari emandako baso-kontzesioek euri-oihan tropikalaren 50 milioi hektarea suposatzen dute, Espainiako tamainaren area bezalako azalera.

Bebé de gorila de montaña (de aproximadamente un año) en el Parque Nacional Virunga, en el Congo Niños juegan en un poblado de República Democrática del Congo

Konponbidea

Oihan primarioak hondatzen dituzten mehatxuak asko diren arren, erreakzionatzeko aukera dago oraindik, baina haiek salbatzea lortzeko halako neurri batzuk hartzea presako da:

  • Euri-oihan tropikal ukigabeak babestea, natura-gune babestu bezala deklaratuz, akordio aldeaniztunetan lortutako konpromisoak betez eta biodibertsitatearen kontserbazioa eta herri indigenen eskubideak gailentzen duen munduko gobernantza hobea babestuz.
  • Zuraren enpresa inportatzaileek zur ilegala inportatzea debekatzen duen legeria bete behar dute bere zur-hornitzaileen ebaluazio sistema zorrotzen bitartez.
  • Europako Komisioak, Espainia bezala, zur ilegalaren inportazioa EBari saihestera behartzen duen legeria betetzearazten ez dabiltzaten Estatuen kontra lege-neurriak hartu behar ditu.
  • Administrazioek, kontratazio publikoaren bidez: lanen, hornikuntzen eta zerbitzuen kontratazio publikoko prozesuen bidez, diru publikoa zur ilegalarekin egindako edo giza eskubide-bortxaketan jatorridun produktu erosteko ez dela erabiltzen ziurtatu behar dute.
  • Hiritarrok bizimodu eta kontsumo iraunkorreko ereduak hartu behar ditugu, zur lokala eta FSC-ak ziurtatutako zura eskatuz, suntsiketan (Zur egokiaren gida ikusi) jatorridua duen zura erostea saihesteko

Zer egiten ari da Greenpeace

Afrikako basoen degradazioa eta suntsiketa ikertzen ditugu, bereziki, baso-paisaia ukigabeak bezala ulertutako zona birjina haiena, eta hau saihesteko kanpainak egiten ditugu.

Mozketa ilegalaren kasuak dokumentatzen ditugu eta oihanetik herri inportatzaileetarainoko zur honen bidaia ikertzen dugu, konprometitutako enpresak salatuz administrazio publikoaen aurrean.

Espainiako gobernuari Zuraren Araudiaren aplikazio osoa eskatzen diogu, enpresei bere hornikuntza-kateak ebalua ditzaten eskatzen duen araudia betetzea hain zuzen ere, ilegalki moztutako zura Europar Batasunean sar dadila saihesteko. Eta legeria hau hausten ari diren Estatu Kideen kontra lege-neurriak har ditzan Europako Komisioa ere presionatzen dugu.

Satelite-irudien analisiaren bidez, eta beste GKE eta erakunde zientifiko batzuekin batera, Afrikaren eta planetaren baso-paisaia ukigabeen mapak lantzen ditugu, bere bilakaera ikusten dugu eta artikulu zientifikoak argitaratzen ditugu ekosistema interesgarri hauen balioaren dibulgaziorako. Intact Forest Landscapes web orrian informazio gehiago ikus dezakezu.