Espainiak, energia zikindun zentralak mantentzeko diruz gehien laguntzen dituen herria da Europan, nahiz eta hauek elektrizitaterik ez sortu. Azken 20 urteetan, argiaren fakturan ordaindu ditugun ia 18.000 milioi jaso dituzte. Laguntza hauek zer zentral eta zer elektrikoek jasotzen dituzten jakitea isilpekoa da.

Benetakoak ez diruditen aireportuetan xahututako, autorik gabeko autobide eta AHTko geltoki hutsetako Espainia horretan, beste istorio bat gehiago kontatu nahi dugu. Onaldi-garai horien alegia eta ondorioak izaten jarraitzen duten loditutako aurreikuspenak. Oraingo honetan gure argiaren fakturan.

Azken hamarkadan, urtero, 800 milioi inguruko gainkostua ordaindu dugu gure fakturan erabiltzen ez diren zentral elektrikoei laguntzak emateko. Kapazitate-ordainketak deitzen zaie emandako diru-laguntza hauei; alde batetik, zentral horiek libre egon daitezen bermatzeko (elektrizitatea sortu ala ez), eta bestetik, pizgarri bezala, gehiegikeria-garai horietan zehar egindako inbertsioengatik.

90 hamarkadaren amaieran izan zen, sistema elektrikoaren liberalizazioarekin, Espainiako mirari ekonomikoaren promesak burbuila eta aurreikuspenak guztiak loditzen zituenean;  energetikoa, haien artean. Eskariaren hazkunde itxaropenak, elektrikoek elikatuta, garaiak bezain irrealak ziren. Konpainia elektriko hauek zentralak era masiboan jartzen hasi ziren,(gas-zentralak batez ere), hau egitera behartzen zituen plangintza ofizialik gabe. 2005ean hilero bat eraikitzera heldu zen.

Zer gertatu zen? Esne-saltzailearen ipuinean gertatutako bera. Aurreikuspenak ez ziren bete eta burbuila elektrikoa lehertu zen. Krisi ekonomikoak, hazkunde-aurreikuspenak jada puztuta zituen eskariaren jaitsiera azkartu zuen. Hau, energia berriztagarrien sortzearekin elkartuta, erdi erabilitako edo, ia ezertarako balio duten zentralen arrastoa utzi zuen atzetik. Baina ordaintzen jarraitu behar zen.

Zentralak estimatutako ekoizpen-mailetara ez ziren helduko inola ere, eta hórrela, 2007an Gobernua  laguntza batzuk ordaintzen hasi zen (‘instalazio berriengatiko ordainketa’ izena duten) egindako inbertsioak ordaintzeko. Laguntza hauei, “erabilgarritasunarekin” zerikusia duen beste ordainketa bat gehitu zen: hornikuntza bermatzeko, hots, ikatz, gas, fuela eta fabrika-nuklearrei (hidroelektrikoez gain) konpentsatzen hasi zitzaien. Gainera, ikatza diru-laguntzen bitartez mantentzen jarraitzen zuen, nazio-ikatz erosketa sustatzen zuten haiek bezala (‘Hornikuntzaren edo RGS-aren Berme-Murrizketak’) edo zentralentzako laguntzak, legeak esaten duena baino  gutxiago kutsa dezaten (‘ingurumen-Inbertsioagatiko ordainketa’)

Emaitza zera da: Espainia, Europako kapazitate ordainketetako tipo gehien dituen herria dela,  energia zikindun zentralak diruz laguntzen dituela eta hlaguntza hauek ematen hasi zen lehena dela. 1998 eta 2007 bitartean, Gobernuak instalazio guztien artean hileroko zenbatekoa (‘Potentzia-Bermea’) banatzen zuen jada; aldi honetan, hiritarrei 10.000 milioi euro inguru kostatu zitzaiena hain zuzen ere. Guztira, azken hogei urteetan ia 18.000 milioi daramagu jada pilatuta.
Milioi-sail hau guztia kontsumitzaileek ordaintzen dute beraien argi-ordainagiriarekin eta urtero 800 milioi inguru suposatzen dute fakturaren barne (azken hamar urteetako batezbestekoa kalkulatzen badugu). Kapazitate ordainketak, fakturan erregulatutako kostuetako bat dira, hots, kontsumitzen duzun eta ordaintzen duzunaren arteko alde kriptikoa.

Gehiegizko kapazitate-testuinguruko “badaezpadako” gehigarria.

Diru-laguntza iraunkor hauek, zentralei ematen zaizkie erabilgarriak izan daitezen, nahiz eta hauek elektrizitaterik ez sortu. Hau errealitatean, erabat etenik dauden zentralak daudela eta sarera zero kilowatt isurtzen dituztela  esan nahi du.

Espainiako Sare Elektrikoaren (REE-aren) datuen arabera, ziklo konbinatuen zentralek, joan den urtean, bere erabateko ahalmenaren % 16,7an funtzionatu zutela da, eta ikatz-zentralek ordu posibleen % 56,9ean egin zuten. Benetakoak ez diruditen azpiegitureen Espainiak inor pasatzen ez den autobide energetikoak ditu ere.

Zientzia-fikziozko eskari-estimuak eta kontrolik gabeko baimenak, gainkostua, zorra eta gehiegizko kapazitatea sortu zuen koktel perfektua izan ziren. Berriztagarrien helduera ez zen, hauei gehitzen zitzaizkienen energia zikinen ordezpenarekin batera etorri. Beraz, Espainian muturreko eskarien estaldura bermatzeko beharrezkoa den ekoizpen elektrikoaren ahalmenaren % 30a baino gehiago dauka. Jarritako potentzia 104.000 megawatt (MW) baino gehiagokoa da eta neguko edo udako egun zehatzetan soilik, eskariak 40.000 MW-ak gainditzen ditu.

Faktura garestiagoa eta emisio gehiago

Beti bezala, kontsumitzaileak besteen hutsak ordaintzen ditu eta inbertitzaileak, energia berriztagarriei emandako tratua ez bezala, dirua berreskuratzen du. Beraz, ez da harritzekoa Europako fakturarik altuena guk izatea. 2018ko abuztuan, argiaren fakturaren prezioa historiako altuenetako bat izan zen.
2008tik aurrera, Espainia, kontsumitzaile txikientzako elektrizitatearen batez besteko kostua Europako media baino altuahoa izatera pasatu zen.

Baina liderra garen rankinga ez da hemen bukatzen. Kapazitate ordainketak emateko era honek sistema elektriko zahar eta kutsatzailea mantentzea baimendu du. 2017an, CO2-emisioek % 7,4a igo ziren Espainian 2016arekin konparatuz, eta gainerako Europako herriekin konparatzen badugu, 1990etik bere emisioak  gehien handitu dituena da. Gainera, joan den urtean aurrekoarekin konparatuz, ikatz-kontsumo igoeraren munduko rankingan liderrak izan ginen. “Kutsatzen duenak ordaintzen du”, “kutsatzen duenak kobratzen du” esaldiagatik aldatu dugu.

Ikatz-kontsumoaren igoeraren mundu-mailako rankinga

2017/16ko bariazioa % etan

Europako luparen azpian

Europako Batzordeak (EBk) 2015ean egindako ikerketa batean jada, erkidego-herri askotan ezarritako sektore elektrikorako diru-laguntza mota hauek eztabaidatu zituen. Enfasi berezia egin zuen Espainiako kasuan, estatu-kideen artean, kapazitate ordainketen kopuru altuen eta handienetako bat izateagatik.

2017an, EEk Espainiari espedientea ireki zion ere, bere kapazitate-ordainketa bategatik: ‘ingurumen-inbertsioa’ hain zuzen ere. 2007tik Gobernuak 440 milioi euro inguru eman dizkie ikatz-zentralei  bere ingurumen-inpaktua txikiago dezaten eta emisio kutsatzaileen legea bete ahal dezaten.

EEk laguntza hauek ilegalak izan litezkeela ohartarazten du, hornikuntza bermatzera bideratuta ez daudelako, baizik eta isurtze-mugak betetzera eta, gainera, elektrizitateko merkatuko konpetentzia faltsutzen du, teknologia batzuei beste batzuei baino mesede handiagoa egiterakoan. Gaur egun, ez dakigu aipaturiko laguntzak jaso zituzten elektrikoak hauek itzuliko ote dituzten.
Ingurumen-inbertsioagatik ordainketa jaso duten zentralak

Ikono Enpresa Guiztira
Endesa Endesa Generación S.A. 198.185.421,00 €
Fenosa Gas Natural Fenosa Generación, S.L.U. 77.953.360,00 €
EDP EDP España, S.A.U. 67.611.279,00 €
Viesgo Viesgo Generación, S.L. 52.956.075,00 €
Iberdrola Iberdrola Generación, S.A. 44.810.798,00 €
  Guztira 441.516.933,00 €

Europako espediente honi esker, jakin ahal izan dugu zer ikatz-zentralek eta zer enpresa elektrikok jaso dituzten ingurumen-sustagarri hauek (Espainiaren ahalmenagatiko ordainketetako tipoetako bat). Gainerako ordainketetan, Gobernuak ez du datu hau egiten publikoa, ez identifikatzen du ezta ere zer kantitatetako laguntzak bakoitza zer instalazio nabaritzen duten. Isilpekoak dira.

Greenpeace-ek ikerketa bat ireki zuen aurtengo martxoan eta, Europako Batzordea, Espainiako Sare Elektrikoa (REE-a), Merkatuen eta Konpetentziaren Nazio-Batzordea (CNMC-a) edo Industriako eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioa bezalako entitateei informazioa eskatu ondoren,  erantzun argi eta osoak itxaroten jarraitzen dugu.

Ikerketa honetan, ez dugu beste kapazitate ordainketa mota bat sartu: ‘etengarritasunekoa’;  zentral elektrikoetara zuzenduta ez dagoelako, nahiz eta hau argiaren fakturan barne egon. Ordainketa hauen onuradunak, elektrizitatearen kontsumitzaile diren industria handiak dira. Hauek, urtero 500 milioi kobratzen dute, hornikuntzaren defizita egotekotan, beraien ekoizpena etetzen badute, vaina hau oso gutxitan gertatu izan da.

Era harrigarrian, Sare Elektrikoak bere jardueraren etena eskatzen dien ordu-kopuruen eta enpresen informazioa ere isilpekoa da.

Orain zer? Jarduteko unea da

2016ko azaroan, Europako Batzordeak trantsizio energetikora egokitzeko eta helburu klimatikoak betetzeko legeak egiteko hainbat neurri aurkeztu zituen. Parlamentuaren eta Europako Batzordearen eta Kontseiluaren artean negoziatutako pakete horietako guztien artean, kapazitate ordainketa hauek 2021etik aurrera arautuko dituenMerkatu elektrikoaren Diseinua” ixtea falta da urte honen amaierarako. Beraz zentzugabekeria honi zentzutasuna jartzeko une garrantzitsuan gaude.
Europako Parlamentuak jada joan den otsailean, ikatz, gas, fuel eta nuklear-termikoei zuzendutako diru-laguntza eztabaidagarri hauek mugatzea bozkatu zuen. Neurri txikian ekoiztutako berriztagarriei lehentasuna ematearen alde eta energia berriztagarrien araudia berrian ezarritakoarekin bat etorriz, pertsonek elektrizitatea sortu eta bere komunitateetan parteka dezaten alde agertu zen ere. Europako Batzordearen proposamenetatik, eskaintza eta eskari-elektrikoaren gaineko ebaluazioa EB osoan eskatzearen alde agertu zen.
Energia zikinetara zuzendutako diru-laguntzak desager daitezen, edo gutxienez kapazitate ordainketak era zorrotzagoan eta gardenagoan arautu daitezen itxaropenerako atea. Energia-iturri berriztagarri berrietan, eraginkortasun energetikoan, biltegiratzean eta metaketan edo eskariaren kudeaketan inbertitzen den etorkizunerantz jo behar dugu.

Oharrak:

Greenpeace-ek ‘kapazitate ordainketei’  buruzko ikerketa bat hasten du Espainian 2018ko martxoan. Europako Batzordearen, REE-aren, CNMC-aren, Trantsizio Ekologikoaren Ministerioaren eta Industria-Ministerioren gardentasun atariei informazio-eskaerak egin genien. Helburua: esleitutako ordainketen osotasuna ezagutzea eta zer enpresa elektriko eta zentral diren onuradunak. Gaur egun, galdera hauetako bat ere ez da erantzun. Komunikazio desberdinetan, isilpeko datuak direla esan digute. Greenpeace-ek biltzen joan den zifrak REE-tik eta OMIE-tik lortu dira, bere analisia zailtzen duen formatuko datu irakurtezinekin pdf asko analizatuz. Fakturan zehar ordaintzen dugun dirua izan arren, gardentasun eza eta datuak eskuratzeko eragozpena dago. Tamalez oraindik, instalazio eta enpresa-tipoetan banandutako urteroko kantitateak lortzea ez dugu lortu.