2017an
Espainia izan zen
ikatzaren erabilera gehien handitu zuen herria
2017an ikatz-erreketak CO2 baliokideko
46,5 milioi
tona sortu zituen
2015ean, heriotza goiztiarren
% 12a ikatzaren erreketaren
ondorioa izan zen
“Hil nahi ez badugu edo haiek gu hiltzea nahi ez badugu, borrokari ekin behar diogu. Baita etorkizun bat gure seme-alabentzat uzteko eta ikatzaren eta termikoen alternatiba izan dadila ere”

Elektrika handiak, Gobernuen laguntzarekin, milaka milioi euroko irabaziak lortzen dituzten bitartean, ingurumenak eta pertsonek, sistema energetiko kutsatzaile, ez-eraginkorra eta garestiaren ondorioak jasaten dituzte. Meatzaritza erasokorrekin eta ikatz-erreketarekin, etxeak eta habitatak hondatzen dituen sistema, komunitateetan eta ingurumenean orbain iraunkorrak eraginez.

Ikatzak arrasto iluna uzten du bere atzetik. Bere erreketak CO2-emisioak sortzen ditu (klima-aldaketaren eragilea nagusian bihurtuz) eta lur azpiko meatzaritzak, gas metanoa (berotegi-efektuko gas indartsua). Bere poluzioa, uretara eta lurrera pasatzen da arrakaletan eta pitzaduretan zehar, asmaren, gaixotasun kardiakoen eta minbiziaren arriskua handituz, eta milaka pertsonen heriotza goiztiarra urtero eraginez. Horregatik, bere behin betiko uzteari ez bazaio ekiten, bere kostua gero eta handiagoa izango da, eta ez soilik termino ekonomikoetan.

Greenpeace-ek inpaktu hauen bilduma egin du. Gainera, kazetari eta dokumentalista-talde batekin batera, Espainiako ikaztegien geografiaren hainbat puntu ibili ditu, bere erreketaren eta erauzketaren ondorioak dokumentatzeko. Bidaia honen emaitza bezala, testigantza lazgarrien multzoa bildu du: ‘Ikatzaren alde iluna’ dokumentalean eta  dokumentu honetan ere,  pozoitzen duen erregai fosil batekin bizi izatearen ondorioak sufritu izan duten eta egunero sufritzen dabiltzaten bai planeta zein bere biztanleengan arreta jartzeko.

Medikuek, meatzari ohiek, ekintzaileek eta ikatz-zentral termoelektrikoko eta erauzketa- eremuetako auzo-elkarteek, ikatza ezkutatzen duen guztia kontatzen dute: ingurunearen suntsiketa, poluzioa, arazo sozialak, gaixotasunak… Ahots hauek, ia beti ezentzunak eta isilduak, zailtasunez baina itxaropenaz ere betetako borrokako protagonistak dira. Asturias, León, Almería eta Terueleko testigantzak, ez soilik bertan gertatzen den arazoaren adibide gisa balio dute, baizik eta ikatza dagoen edozein tokian errepikatzen da ere.

Orain, ikatza eta bere ondorioak atzean uzteko une erabakigarria da, bai nazio-mailan zein nazioarte-mailan ere.  Jada herri asko neurriak hartzen eta ikatzak etorkizunik ez duen bideari ekiten ari dira. Datozen hilabeteak eta urteak funtsezkoak izango dira beharrezkoa den  ikatzaren uzterako, eragindako pertsonentzako trantsizio iraunkorra eta bidezkoan.

Industriak jakitera emandako konponbide faltsuek, hots, ikatz “garbia” edo karbonoaren  harrapaketak eta metatzeak, bere eragingabetasuna frogatu dute. Hala ere, eguzki-energia eta energia eolikoaren agerpena, (benetan garbia eta merkea dena), errealitatea da. Egia da ere, ikatzaren gainbehera eta utzikeria Erresuma Batuan, Kanadan edo Loos-en-Gohelle (Frantzian) zein beste eredu inspirtaztaile diren munduko  beste transformazio ekimen batzuetan (haien artean Espainiakoa). Galdera zera da: behar bezain azkarrak izango al gara?