Espainiak, energia zikindun zentralak mantentzeko diruz gehien laguntzen dituen herria da Europan, nahiz eta hauek elektrizitaterik ez sortu. Azken 20 urteetan, argiaren fakturan ordaindu ditugun ia 18.000 milioi jaso dituzte. Laguntza hauek zer zentral eta zer elektrikoek jasotzen dituzten jakitea isilpekoa da.
Benetakoak ez diruditen aireportuetan xahututako, autorik gabeko autobide eta AHTko geltoki hutsetako Espainia horretan, beste istorio bat gehiago kontatu nahi dugu. Onaldi-garai horien alegia eta ondorioak izaten jarraitzen duten loditutako aurreikuspenak. Oraingo honetan gure argiaren fakturan.
Azken hamarkadan, urtero, 800 milioi inguruko gainkostua ordaindu dugu gure fakturan erabiltzen ez diren zentral elektrikoei laguntzak emateko. Kapazitate-ordainketak deitzen zaie emandako diru-laguntza hauei; alde batetik, zentral horiek libre egon daitezen bermatzeko (elektrizitatea sortu ala ez), eta bestetik, pizgarri bezala, gehiegikeria-garai horietan zehar egindako inbertsioengatik.
90 hamarkadaren amaieran izan zen, sistema elektrikoaren liberalizazioarekin, Espainiako mirari ekonomikoaren promesak burbuila eta aurreikuspenak guztiak loditzen zituenean; energetikoa, haien artean. Eskariaren hazkunde itxaropenak, elektrikoek elikatuta, garaiak bezain irrealak ziren. Konpainia elektriko hauek zentralak era masiboan jartzen hasi ziren,(gas-zentralak batez ere), hau egitera behartzen zituen plangintza ofizialik gabe. 2005ean hilero bat eraikitzera heldu zen.
Zer gertatu zen? Esne-saltzailearen ipuinean gertatutako bera. Aurreikuspenak ez ziren bete eta burbuila elektrikoa lehertu zen. Krisi ekonomikoak, hazkunde-aurreikuspenak jada puztuta zituen eskariaren jaitsiera azkartu zuen. Hau, energia berriztagarrien sortzearekin elkartuta, erdi erabilitako edo, ia ezertarako balio duten zentralen arrastoa utzi zuen atzetik. Baina ordaintzen jarraitu behar zen.
Zentralak estimatutako ekoizpen-mailetara ez ziren helduko inola ere, eta hórrela, 2007an Gobernua laguntza batzuk ordaintzen hasi zen (‘instalazio berriengatiko ordainketa’ izena duten) egindako inbertsioak ordaintzeko. Laguntza hauei, “erabilgarritasunarekin” zerikusia duen beste ordainketa bat gehitu zen: hornikuntza bermatzeko, hots, ikatz, gas, fuela eta fabrika-nuklearrei (hidroelektrikoez gain) konpentsatzen hasi zitzaien. Gainera, ikatza diru-laguntzen bitartez mantentzen jarraitzen zuen, nazio-ikatz erosketa sustatzen zuten haiek bezala (‘Hornikuntzaren edo RGS-aren Berme-Murrizketak’) edo zentralentzako laguntzak, legeak esaten duena baino gutxiago kutsa dezaten (‘ingurumen-Inbertsioagatiko ordainketa’)
Gehiegizko kapazitate-testuinguruko “badaezpadako” gehigarria.
Espainiako Sare Elektrikoaren (REE-aren) datuen arabera, ziklo konbinatuen zentralek, joan den urtean, bere erabateko ahalmenaren % 16,7an funtzionatu zutela da, eta ikatz-zentralek ordu posibleen % 56,9ean egin zuten. Benetakoak ez diruditen azpiegitureen Espainiak inor pasatzen ez den autobide energetikoak ditu ere.
Faktura garestiagoa eta emisio gehiago
Beti bezala, kontsumitzaileak besteen hutsak ordaintzen ditu eta inbertitzaileak, energia berriztagarriei emandako tratua ez bezala, dirua berreskuratzen du. Beraz, ez da harritzekoa Europako fakturarik altuena guk izatea. 2018ko abuztuan, argiaren fakturaren prezioa historiako altuenetako bat izan zen.
2008tik aurrera, Espainia, kontsumitzaile txikientzako elektrizitatearen batez besteko kostua Europako media baino altuahoa izatera pasatu zen.
Ikatz-kontsumoaren igoeraren mundu-mailako rankinga
2017/16ko bariazioa % etan
Europako luparen azpian
2017an, EEk Espainiari espedientea ireki zion ere, bere kapazitate-ordainketa bategatik: ‘ingurumen-inbertsioa’ hain zuzen ere. 2007tik Gobernuak 440 milioi euro inguru eman dizkie ikatz-zentralei bere ingurumen-inpaktua txikiago dezaten eta emisio kutsatzaileen legea bete ahal dezaten.
Ingurumen-inbertsioagatik ordainketa jaso duten zentralak
Ikono | Enpresa | Guiztira |
---|---|---|
Endesa Generación S.A. | 198.185.421,00 € | |
Gas Natural Fenosa Generación, S.L.U. | 77.953.360,00 € | |
EDP España, S.A.U. | 67.611.279,00 € | |
Viesgo Generación, S.L. | 52.956.075,00 € | |
Iberdrola Generación, S.A. | 44.810.798,00 € | |
Guztira | 441.516.933,00 € |
Greenpeace-ek ikerketa bat ireki zuen aurtengo martxoan eta, Europako Batzordea, Espainiako Sare Elektrikoa (REE-a), Merkatuen eta Konpetentziaren Nazio-Batzordea (CNMC-a) edo Industriako eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioa bezalako entitateei informazioa eskatu ondoren, erantzun argi eta osoak itxaroten jarraitzen dugu.
Era harrigarrian, Sare Elektrikoak bere jardueraren etena eskatzen dien ordu-kopuruen eta enpresen informazioa ere isilpekoa da.