Oihan primarioak oraindik komertzialki ustiatu ez diren baso hedadura itzelak dira. Munduko baso-azaleko laugarren parte bat baino ez dute suposatzen. Gainerakoa deforestatua, degradatua edo giza jardueraz zatikatua izan da.
FAO-aren arabera, 2015-2020 aldian
10 baso-milioi hektarea
desagertu ziren urtero, hots, Andaluzia osoa baino azalera handiagoa.
2000 eta 2020a bitartean planetan geratzen diren lehen mailako basoen
%12
galdu da.
Berotegi-efektuko gasen
%12a
deforestaziotik eta lurraldearen erabileraren beste aldaketa batzuetatik dator
Un tractor transporta troncos. Vista aérea de la construcción de la presa de Belo Monte. Zona deforestada en el Amazonas

Arazoa

Oihan primarioak, edo baso-paisaia ukigabeak, lurreko biodibertsitatearen zati handia barne hartzen duten eta karbono-biltegi itzelak osatzen dituzten baso-area birjina handiak dira. 2020an, baso-paisaia ukigabeek 11,3 milioi km2 hartzen zuten, batez ere Kanadan, Errusia, Brasil, Peru eta Kongoko Errepublika Demokratikoan kokatuak. Zoritxarrez, giza jarduerak hauek suntsitzen edo degradatzen dihardu.

Ekosistema birjina hauek, lurralde hauetako zaindari handiak diren, herri indigenen etxea dira, baso hauen galera beraz, kultura indigenen desagertzea ere bada. Gainera, basoen suntsiketak flora eta faunaren espezie interesgarrien desagertzea eta klima-aldaketaren arduradunak diren berotegi-efektuko gas kantitate handien emisioa eragiten du. Baso hauek salbatzea herri guztien lehentasuna izan behar du.

Lehengai-ekoizpenerako (soja, palma olioa, haragia, kautxua, kaña-azukrea, papera, zura, etab-erako…) nekazaritza eta abelazkuntza mugaren hedapena arazo honen arduradun nagusia da. Eta zur-ustiapena, megaproiektu hidroelektrikoak, meatzaritza eta petrolio-ustiapena deforestazioaren eta oihan primerio hauen degradazioaren arduradunak ere badira.

Eta lehengaietako eskari neurriagabe honen jatorrian kontsumo eredua eta mendebaldeko bizimoduko ohiturak , seinalatu behar dira, baita egungo munduko sistema ekonomikoaren desorekak ere.

Espainian ez dira baso primariorik geratzen, nahiz eta mendigune menditsu batzuetan mehatxatutako flora eta fauna-espezieen etxea diren baso zahar edo helduen gotorlekuek bizirik jarraitzen duten arren. Ezinbestekoa da baso hauek ezagutzea eta babestea, baita haien etorkizuna arriskuan jar ditzaketen giza jarduerak saihestea ere.

konponbidea

Oihan primarioak hondatzen dituzten mehatxu mota handia existitu arren, oraindik erreakzio-aukera badago. Baina haiek salbatzea lortzeko, halako neurri batzuk hartzea premiazkoa da:

  • Oihan primarioen babesari ,lehentasuna ematea akordio aldeaniztunetan lortutako konpromisoak betez eta biodibertsitatearen kontserbazioa eta herri indigenen eskubideak nagusitzen dituen munduko gobernantza hobearen bitartez.
  • Oihan primarioekin operatzen duten herrietako enpresek ekosistema hauetan negatiboki talka egin dezaketen proiektuetan parte har dezaten sahiesteko politikak inplementatu behar dituzte ingurumena, giza eskubideak, ustelkeriaren kontrako borroka, etab.-eko gaien inguruan enpresa-erantzukizuna bultzatzeko.
  • Administrazioek, kontratazio publikoaren ,bidez, basoen suntsiketarekin edo giza eskubide-bortxaketarekin lotuta ez dauden produktu haiei lehentasuna eman behar diete.
  • Hiritartasunak bizimodu eta kontsumo eredu iraunkorrak hartu behar ditugu, behargabeko kontsumoa eta baliabideen xahutzea saihestuz eta erosketa kontziente eta planetarekin eta giza eskubideekin konprometitua eginez.

Zer egiten ari da Greenpeace

Greenpeace-k, baso hauetan bizi diren komunitate lokalekin batera, suntsiketa eta planetako lehen mailako basoen degradazioa saihesteko lan egiten du.

Abereen, sojaren edo palma-olioaren ekoizpenerako nekazaritza-hedapena Amazoniako euri-oihan tropikalaren edo Indonesiaren suntsiketa gehienaren atzean dagoela ikertu eta dokumentatu dugu. Baita, zura edo paperaren ekoizpenerako baso-industriaren ardura basoen degradazioan ikertu eta erakutsi ere.

Deforestazioa gelditu

Baina ez dugu soilik Ikertzen eta salatzen. Gobernuei mozketa ilegaletako jatorridun baso-produktuen inportazioa saihets dezaten eta, Pariseko klima-aldaketaren kontrako Akordioarekin konplitzeko era bezala, zero deforestazio-politikak abiaraziz, deforestazioaren kontra borrokatu dezaten eskatzen diegu ere. Halaber, kanpainak egiten ditugu multinazional handiek deforestaziotik datozen lehengaietako, bere hornikuntza kateak garbi ditzaten. Edo bankuekin hitz egiten dugu basoak hondatzen dituzten aktore ekonomikoak finantzatzeari utz diezaioten. Edo ingurumena eta giza eskubideak suntsitzen dituzten proiektuak abiarazten dituzten enpresa elektriko, eraikitzaile edo aseguru-etxeei aurre egiten diegu ere.

Greenpeace-etik, tamaina handiko ingurune arazo eta arazo soziala bihurtu diren intentsitate altuko baso-suteak bezalako hain arazo konplexuaren ondorioak txikiagotzeko, auzitara eramaten eta konponbide desberdinak proposatzen lan egiten dugu.

«Duela 20 urte baino gehiagotik, Amazonia brasildarreko euri-oihan tropikaletan, Kongoko erroan eta Indonesian kanpainak landu ditugu; eta baso borealedun herrietan, Kanada, Finlandian edo Errusian bezala lan egiten dugu ere. »
BASOAK Greenpeace

Zer egin dezakezu zuk?

Ekin zure kontsumoari! Zura gaizki aukeratzeak eragin negatiboa izan dezake basoetan, bereziki arriskuan dauden edo baso-kudeaketa txarrak, legez kanpoko mozketak, deforestazioak, gerrak, indigenen lurraldeen inbasioak edo giza eskubideen urraketak eragindako eskualdeetatik datozen espezieetan.

Hemen zenbait aholku proposatzen dizkizugu zura ondo aukeratzeko edo daukazunari bizitza berria emateko.

Bat egin Greenpeace-ekin! Gure erakundearen parte izan, enpresei, baso-ustiapenean neurri arduratsuak har ditzaten eskatzeko, eta gobernuei, legez kanpoko zuraren aurka egin dezaten. Pertsona bat iristen ez den lekuara, talde batek bai. Egin klik hemen Greenpeace-ekin bat egiteko!

Erlazionatutako edukia